XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haiek jarraitzerik ez dute izango, alarma jo, zakurrak askatu eta jarraiketa antolatu arte.

Nahaspila honetan guk denbora ukango dugu mendixka atzetik bira eman eta bide berdinetik etxera itzultzeko.

Erreka iragango dugu eta honela zakurrek aztarnak, galduko dituzte.

Etxeko jende guztia gure bila irtengo da eta gu hona sartuko gara eta ganbarara igoko gara, nik han baditut janak eta han dauden bi kaxa handitan antolaturiko bi ohe ere.

Han egun batzutan egon beharko dugu Legree-k bazter guztiak nahasiko bait ditu gu aurkitu arte.

Ziurrenik laguntza ere eskatuko die beste landaketei, baina gu lasai, behar dugun denbora har dezakegu.

- Plan biribila da Kassey - esan zuen Emelinak harriturik.

Baina honek erantzun zion: - Ea, iritsi da ordua.

Bi iheslariak ixiltasunik handienean irten ziren etxetik eta esklabuen etxeak iragan zituzten.

Ia gaua zen baina ilargi beteak dena argitzen zuen.

Kassey-k pentsatu bezala landaketa inguratzen zuten zingiretara iristen ari zirela, gelditzeko agintzen zien ahots bat entzun zuten.

Ez ziren Sanbo eta Kinbo, Legree berbera baizik madarikazioak botaz.

Haren ahotsa entzutean Emelina zorabiatzera zihoan eta Kassey-ri beso batetatik helduz esan zion: - Ene Kassey erortzera noa! - Hori egiten baduzu - erantzun zion Kassey-k erabaki sendoz - hilko zaitut -(...).